
Aplikazioak instalatu
Instalazio fitxategiak telefonora bidal ditzakezu, ordenagailu bateragarri batetatik,
arakatzen ari zarenean deskarga ditzakezu, multimedia mezu gisa jaso, mezu
elektroniko batean eranskin gisa jaso, baita bestelako konektibitate metodoak
erabilita lortu ere, adibidez, Bluetooth bidez.
Nokia Application Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite programarekin
telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Aplikazio-kudtzl.
.
Instalazio-fitxategiak Instalazio-fitxat. karpetan daude, eta instalatutako
aplikazioak Apl. instalatuak karpetan.
Ikonoek hau adierazten dute:
SIS edo SISX aplikazioa
Java aplikazioa
Widgeta
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio eta softwareak soilik
instalatu eta erabili. Symbian Signed edo Java Verified™ aplikazioen proba gainditu
dutenak, adibidez.
Aplikazioa instalatu aurretik, egin egiaztapen hauek:
128 Beste aplikazio batzuk

•
Ikusi aplikazio mota, bertsio-zenbakia eta aplikazioaren hornitzailea edo
fabrikatzailea. Hautatu
Aukerak
>
Ikusi xehetasunak
.
•
Ikusi aplikazioaren segurtasun ziurtagiriaren xehetasunak. Hautatu
Xehetasunak:
>
Ziurtagiriak:
>
Ikusi xehetasunak
. Kontrolatu ziurtagiri
digitalen erabilera Ziurtagiri kudeatzailean.
Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten eguneratze edo konponketa
fitxategi bat instalatzen baduzu, jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, jatorrizko
fitxategia edo ezabatutako software paketearen segurtasun kopia izan beharko
duzu. Jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, ezabatu aplikazioa eta instalatu
berriro aplikazioa, jatorrizko instalazio fitxategia edo segurtasun kopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak instalatzeko. Hau falta bada, baliteke
gailuak deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada sargunerik zehaztu,
bat aukeratzeko eskatuko zaizu.
Instalatu aplikazioak
1 Bilatu instalazio-fitxategia Aplikazioen kudeatzaileko Instalazio-fitxat.
karpetan, edo bilatu fitxategia Aplikazioen kudeatzailean edo Mezularitza
ataleko Sarrerako ontzian.
2 Aplikazioen kudeatzailean, hautatu Instalazio-fitxat. karpeta, instalatu nahi
duzun aplikazioa eta
Aukerak
>
Instalatu
. Beste aplikazioetan, aukeratu
instalazio fitxategia eta abiatu instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren berri emango dizu.
Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez duen aplikazio bat instalatzen baduzu,
telefonoak ohar bat erakutsiko dizu. Jarraitu instalazioarekin, beti ere
aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla badakizu.
Ireki instalatutako aplikazioak
Hautatu aplikazioa menuan. Aplikazioak ez badu karpeta lehenetsirik zehaztuta,
Apl. instalatuak karpetan instaltuko da, Aplikazioak atalean.
Beste aplikazio batzuk 129

Ikusi instalatu edo kendu diren software-paketeak
Hautatu
Aukerak
>
Ikusi erregistroa
.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako aplikazio bakarra onartzen
du. Birusen aurkako aplikazio bat baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren
jarduna kaltetu liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.