Nokia 5250 - Ahots bidezko markatzea

background image

Ahots bidezko markatzea

Gailuak automatikoki ahots-etiketa bat sortzen du kontaktuentzako.

Sintetizatutako ahots-etiketa entzuteko, hautatu kontaktu bat eta

Aukerak

>

Ahots-etiketaren xehet.

. Kontaktu xehetasun batera joan eta hautatu

Aukerak

>

Erreprod. ahots-etiketa

.

Dei bat egin ahots-etiketa baten bidez

Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune

zaratatsu batean edo larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen

ahotsez markatutako deietan fidatzea.
Ahots bidezko markatzea erabiltzen duzunean, bozgorailua erabiltzen da. Eutsi

telefonoa zugandik distantzi laburrean ahots-etiketa ahoskatzerakoan.
1 Ahots markatzea hasteko, hasierako pantailan eduki sakatuta deitzeko tekla.

Aurikular bateragarri bat aurikularraren teklarekin eransten bada, eduki

sakatuta ahots bidezko markatzea hasteko aurikularraren tekla.

2 Tonu labur bat entzungo da eta

Hitz egin orain

agertuko da. Esan argi

kontaktuari dagokion izena.

3 Telefonoak ezagututako kontaktuaren sintetizatutako ahots-etiketa bat

erreproduzitzen du aukeratutako hizkuntzan, eta izena eta zenbakia erakusten

ditu. Ahots markatzea ezeztatzeko, aukeratu

Irten

.

Izen batek telefono zenbaki bat baino gehiago badu, izena eta zenbaki mota esan

dezakezu ere, hala nola mugikorra edo telefonoa den.

44 Deitzea