
Deiak
1 Hasierako pantailan, aukeratu
Telefonoa
markagailua irekitzeko eta idatzi
telefono zenbakia, kodea barne. Zenbaki bat ezabatzeko, aukeratu C.
Nazioarteko deietan, sakatu * bi aldiz + karakterea lortzeko (honek nazioarteko
aurrezenbakia ordezkatzen du) eta idatzi herrialdearen aurrezenbakia,
lurraldearen aurrezenbakia (beharrezkoa izanez gero, hasierako zeroa kendu)
eta telefono zenbakia.
2 Deitzeko, sakatu deitzeko tekla.
Deitzea 39

3 Deia amaitzeko (edo dei saiakera ezeztatzeko), sakatu amaitzeko tekla.
Amaitzeko tekla sakatuz dei bat amaitzen da, nahiz eta beste aplikazioren bat
irekita egon.
Kontaktu zerrendatik dei bat egiteko, aukeratu
Menua
>
Kontaktuak
.
Joan nahi duzun izenera. Edo hautatu bilaketa-eremua, idatzi izenaren lehen
hizkiak eta joan izenera.
Kontaktuei deitzeko, deitzeko tekla sakatu. Kontaktu batean zenbaki ugari gorde
badituzu, aukeratu zerrendatik nahi duzun zenbakia eta sakatu deitzeko tekla.