Nokia 5250 - Eduki babestua

background image

Eduki babestua

Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukia, adibidez, multimedia

fitxategi batzuk, hala nola, irudiak, musika edo bideoak, eduki hori erabiltzeko

dituzun eskubideak zehazten dituen lizentzia batekin dator.
Lizentzien xehetasunak eta egoera ikus ditzakezu eta lizentziak berraktiba edo ken

ditzakezu.
Kudeatu eskubide digitalen lizentziak

Hautatu

Menua

>

Ezarpenak

>

Telefonoa

>

Telef. kudeaketa

>

Segurtasuna

>

Babestutako edukia

.

Ezarpenak 141

background image

Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights

Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, beraien jabetza intelektuala

babesteko, copyrights-ak barne. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen

ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Gailu honekin WMDRM 10, OMA DRM

1.0 eta OMA DRM 2.0 teknologiekin babestutako edukiak ikus daitezke. DRM

softwareen batek edukia babestea lortzen ez badu eta edukiaren jabeek hala

nahiko balute, DRM bidez babestutako edukia ikusteko gaitasuna baliogabetu

daiteke. Baliogabetzeak DRM bidez babestutako eduki hori zure gailuan berriztea

debeka dezake. DRM sorftware hori baliogabetzeak ez die eragiten bestelako DRM

motekin babestutako edukiei, ezta babesik gabekoei ere.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion

lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, aktibazio-gakoen eta

edukiaren segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, lizentzia eta

edukia galduko dira telefonoaren memoria formateatuz gero. Lizentzia eta edukia

gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentzia edo edukia

galtzeak, zure telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake.

Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM

hori telefonoan sartzen bada bakarrik ikusi ahal izango da.