Bluetooth konexioari buruz
Bluetooth konexioarekin, hari gabe konekta zaitezke beste gailu bateragarriekin,
hala nola gailu mugikorrak, ordenagailuak, aurikularrak eta autoaren kitak.
Konexioa irudiak, bideo eta soinu klipak eta oharrak bidaltzeko erabil dezakezu,
baita zure ordenagailu bateragarritik fitxategiak transferitzeko edo irudiak
inprimagailu bateragarri batetan inprimatzeko ere.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez egiten denez, konektatutako gailuek ez dute
elkarri begira egon beharrik. Halere, gehienez elkarrengandik 10 metrora (33 oin)
egon behar dute eta, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko hormak edo
tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: audio-banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo
kontrola, oinarrizko irudigintza, gailuen identifikazioa, telefonozko sareratzea,
fitxategi-transferentzia, audio/bideo banaketa orokorra, eskulibrea, entzungailua,
object push, kontaktuetarako sarbidea, SIMerako sarbidea eta audio estereo
korrontea . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako
osagarri homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin
egiaztatu gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta,
beraz, bateriaren iraupena murrizten dute.
Konexioak 115
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako gailuetarako konexioak soilik
ezar daitezke.