
Datuak Bluetooth bidez bidali
Bluetooth konexio bat baino gehiago izan ditzakezu aldi berean. Adibidez, aurikular
batera konektatuta bazaude, aldi berean fitxategiak transferi ditzakezu beste gailu
batera.
1 Ireki bidali nahi duzun elementua dagoen aplikazioa.
2 Aukeratu elementua eta aukeratu
Aukerak
>
Bidali
>
Bluetooth bidez
.
Inguruko Bluetooth gailuen zerrenda agertuko da. Ikonoak hauexek dira:
ordenagailua
telefonoa
audio edo bideo gailua
bestelakoa
Bilaketa eteteko, aukeratu
Gelditu
.
3 Aukeratu zein gailutara konektatu nahi duzun.
4 Datuak transferitu aurretik beste gailua uztartu egin behar bada, tonu bat
entzungo da eta kodea eskatuko zaizu. Kode berdina idatzi behar da bi
gailuetan.
Konektatutakoan,
Datuak bidaltzen
agertuko da.
Aholkua: Gailuak bilatzerakoan, zenbait gailuk helbide bakarra erakuts dezakete
(gailuaren helbidea). Telefonoaren berezko helbidea ikusteko, sakatu *#2820#.