
Software eguneratzeak zuzenean
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
SW-eguner.
.
Software eguneratzea erabiliz (sare zerbitzua), zure gailuarentzako aplikazioen
eguneratze eskuragarriak bila ditzakezu, eta horiek gailuan deskargatu ere bai.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak Aplikazio eguneratzea erabiliz eguneratu
ondoren, baliteke erabiltzaile gidako deskargatutako aplikazioen jarraibide
funtzionalak edo laguntzak eguneratuta ez izatea.
10 Laguntza bilatu

Eguneratze eskuragarriak deskargatzeko, hautatu . Deskargatu nahi ez dituzun
eguneratze jakinei marka kentzeko, hautatu eguneratzeak zerrendan.
Eguneratze baten inguruko informazioa ikusteko, hautatu eguneratzea eta .
Aurreko eguneratzeen egoera ikusteko, hautatu .
Hautatu
Aukerak
eta hurrengoetatik:
Egunerat. ordenag. bidez — Eguneratu gailua ordenagailu bat erabiliz. Aukera
honek Ekin eguneratzeari aukera ordezkatzen du eguneratzeak bakarrik Nokia
Software Updater ordenagailu bidezko aplikazioa erabiliz eskuragarri daudenean.
Ikusi eguneratz. historia — Ikusi aurreko eguneratzeen egoera.
Ezarpenak — Aldatu ezarpenak, eguneratzeak deskargatzeko erabilitako sarbide
lehenetsia, esaterako.
Ezespena — Ikusi Nokia lizentziaren kontratua.