
Ovi by Nokia zerbitzuan sartzea
Ovi by Nokia zerbitzuarekin, toki eta zerbitzu berriak aurki ditzakezu eta
lagunekin harremanetan egon zaitezke. Honakoa egin dezakezu, besteak beste:
•
Sortu posta-kontu bat
•
Antolatu bidaiak eta ikusi kokapenak mapa batean
•
Deskargatu jokoak, aplikazioak, bideoak eta dei-tonuak gailuan
•
Erosi musika
Deskarga daitezkeen elementu batzuk doakoak dira, eta beste batzuk ordaindu
egin behar izan ditzakezu.
Erabilgarri dauden zerbitzuak herrialdearen edo eskualdearen arabera alda
daitezke, eta ez dira hizkuntza guztiak onartzen.
Lehen urratsak 29

Nokia-ren Ovi zerbitzuetara sartzeko, zoaz www.ovi.com helbidera eta erregistratu
zure Nokia kontua.
Informazio gehiagorako, zoaz www.ovi.com/support helbidera.