
Ovi dendari buruz
Ovi Dendan, mugikorrerako jokoak, aplikazioak, bideoak, argazkiak, gaiak eta
dei-tonuak deskarga ditzakezu gailura. Elementuetariko zenbait doakoak dira;
beste batzuk, ordea, erosi egin behar dira kreditu-txartelaren edo telefono-
fakturaren bidez ordainduta. Ordainketa-metodoen erabilgarritasuna bizi zaren
herrialdearen edo sareko zerbitzu-hornitzailearen araberakoa da. Ovi Dendak gailu
mugikorrarekin bateragarria den eta zure zaletasunekin eta kokapenarekin bat
datorren edukia eskaintzen dizu.