
Ukipen-pantailaren ekintzak
Sakatu eta sakatu bi aldiz
Ukipen-pantailan aplikazio bat edo beste elementu bat irekitzeko, normalean zure
atzamarrarekin edo boligrafoarekin sakatzen duzu. Baina elementu hauek
irekitzeko bi aldiz sakatu behar dituzu.
•
Aplikazio baten zerrendako elementuak, hala nola Zirriborro karpeta
Mezularitzaren karpeta zerrendan.
Aholkua: Zerrenda-ikuspegi bat irekitzean, lehen elementua nabarmenduta
egoten da. Nabarmendutako elementua irekitzeko, sakatu behin.
•
Zerrenda-ikuspegia erabiltzerakoan, menuko aplikazioak eta karpetak.
Lehen urratsak 25

•
Fitxategi zerrenda bateko fitxategiak, adibidez, Galeriako irudi eta bideoen
ikuspegiko irudi bat.
Fitxategi edo elementu bat behin sakatuz gero, ireki beharrean nabarmendu
egiten da. Elementuaren aukera eskuragarriak ikusteko, hautatu
Aukerak
edo,
eskuragarri bada, hautatu ikonoa tresna-barran.
Hautatu
Erabiltzaileentzako dokumentu honetan aplikazioak edo elementuak behin
sakatuta irekitzeari "hautatu" esaten zaio. Elementu bat baino gehiago jarraian
aukeratu behar badituzu, hautatu beharreko menuko elementuak gezien bidez
banatzen dira.
Aukerak
>
Laguntza
hautatzeko, sakatu
Aukerak
eta jarraian sakatu
Laguntza
.
Arrastatu
Arrastatzeko, jarri atzamarra edo boligrafoa pantailan eta mugitu pantailan zehar.
Gora edo behera joateko web orrialde batean, arrastatu orria atzamarra edo
boligrafoarekin.
26 Lehen urratsak

Arrastatzea
Arrastatzeko, mugitu atzamarra edo boligrafoa pantailan bizkor ezkerrera edo
eskuinera.
Irudi bat ikusterakoan, aurreko edo hurrengo irudia ikusteko, pasa hatza azkar
ezkerrera edo eskuinera hurrenez hurren.
Arrastatu ukipen-pantaila desblokeatzeko
Ukipen-pantaila desblokeatzeko dei bati erantzun gabe, pasa hatza eskuinetik
ezkerrera. Dei-tonua isilarazten da automatikoki. Dei bati erantzuteko, sakatu
deitzeko tekla edo, deia ukatzeko, sakatu bukatzeko tekla.
Arrastatu dei bati erantzuteko
Dei bati erantzuteko, pasa hatza ezkerretik eskuinera.
Arrastatu alarma bat gelditzeko
Entzuten den alarma gelditzeko, pasa hatza ezkerretik eskuinera. Alarma
errepikarazteko, pasa hatza eskuinetik ezkerrera.
Mugitzea
Barra bat duten zerrendetan gora edo behera joateko, arrastatu barraren
graduatzailea.
Lehen urratsak 27

Bista batzuetan, atzamarra edo boligrafoa zerrendako elementu batean kokatuz
eta hau behera edo gora arrastatuz mugi zaitezke.
Kontaktuetan mugitzeko, jarri atzamarra edo boligrafoa kontaktu baten gainean
eta arrastatu gora edo behera.
Aholkua: Ikono baten deskribapen laburra ikusteko, kokatu hatza edo boligrafoa
ikonoaren gainean. Deskribapenak ez daude eskuragarri ikono guztientzat.
Ukipen-pantailaren argia
Ukipen-pantailaren argia itzali egiten da tarte batean inaktibo egon ondoren.
Pantailaren argia pizteko, sakatu pantaila.
Ukipen-pantaila eta teklak blokeatuta badaude, pantaila sakatuz gero ez da argia
piztuko.
Pantaila eta teklak desblokeatzeko, irristatu blokeo etengailua.