
Mezularitzako ikuspegi nagusia
Aukeratu
Menua
>
Mezularitza
(sareko zerbitzua).
Mezu bat idazteko, aukeratu
Mezu berria
.
Aholkua: Maiz bidaltzen dituzun mezuak behin eta berriz idatzi behar ez izateko,
erabili Nire karpetak ataleko Txantiloiak karpetan dauden testuak. Txantiloiak sor
eta gorde daitezke.
Mezularitzan karpeta hauek daude:
Mezularitza 57

Sarr. erretilua — Jasotako mezuak hemen gordetzen dira, mezu elektronikoak
eta informazio zerbitzuko mezuak izan ezik.
Nire karpetak — Antolatu zure mezuak karpetetan.
Postontzia — Konektatu urrutiko postontzira mezu elektroniko berriak
berreskuratzeko edo aurretik jaitsitakoak konektatu beharrik gabe ikusteko.
Zirriborroak — Bidali ez diren zirriborroak hemen gordetzen dira.
Bidalitakoak — Bidalitako azken mezuak hemen gordetzen dira, Bluetooth
bidez bidalitako mezuak izan ezik. Karpeta honetan gordetzen den mezuen
kopurua alda daiteke.
Irte. erretilua — Bidali gabeko mezuak irteera ontzian gordetzen dira,
adibidez, zure telefonoa sarearen estalduratik kanpo dagoenean.
Bidalketa-txost. — Sareak bidalitako testu eta multimedia mezuen bidalketa
txosten bat bidaltzeko aukera eskaintzen du (sareko zerbitzua).