Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak betetzen ditu baldin eta modu egokian erabiltzen bada edo
belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 1,5 zentimetrotara (5/8 hazbete). Soinean eraman ditzakezun
zorro babesle, gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik izan behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako
distantziara eraman beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate honeko sare konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak
beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak
transmisioa amaitu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar ditzake. Ez itzazu jarri kreditu
txartelak edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa
ezabatu daiteke.
hala nola, abiadura handiko datu-konexio aktiboa aplikazioaren eragiketan zehar, telefonoa bero daiteke. Gehienetan
hau normala izaten da. Telefonoa ongi ez dabilela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan dagoen
baimendutako zerbitzu gunera.