Nokia 5250 - Larrialdi deiak

background image

Larrialdi deiak

Garrantzitsua: Telefono mugikorrek, telefono hau barne, irrati seinaleak, hari gabeko eta lehorreko sareak eta

erabiltzaileak programatutako funtzioak erabiliz funtzionatzen dute. Zure gailuak Internet bidezko ahots deiak onartzen

baditu (Interneteko deiak), aktibatu bai mugikorra bai Interneteko telefonoa. Honela, telefonoak larrialdi deiak egiteko

mugikorraren sarea eta Internet hornitzailea erabiliko ditu aktibatuta badaude. Ez da uneoro konektatzeko aukera izatea

ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon telefono mugikor baten menpe komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez, osasun

larrialdietarako.

Larrialdi deiak egiteko:

1

Telefonoa itzalita badago, piztu ezazu. Egiaztatu seinaleak behar besteko indarra daukan ala ez. Telefono motaren

arabera, baliteke ondorengoak ere egin behar izatea:

Sartu SIM txartela, telefonoak bat badarabil.

Desgaitu aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa.

Aldatu profila deskonektatuta modutik modu aktibora.

Pantaila eta teklatua blokeatuta badaude, mugitu telefonoaren alboan dagoen blokeo etengailua

desblokeatzeko.

2

Sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste, bistaratutakoa ezabatu eta telefonoa deietarako prestatzeko.

3

Markatzailea irekitzeko, hautatu

Telefonoa

edo

.

4

Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.

5

Sakatu deitzeko tekla.

Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio guztia ahalik eta zehatzen. Zure telefono mugikorra

komunikatzeko modu bakarra izan daiteke istripu bat dagoen tokian. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den

bitartean.