Nokia 5250 - Konexio seguruak

background image

Konexio seguruak

Segurtasun adierazlea ( ) konexioa dagoen bitartean bistaratzen bada, telefonoa

eta Interneteko atebide edo zerbitzariaren arteko datu transmisioa kodifikatuta

egongo da.
Segurtasun ikonoak ez du esan nahi ataka eta edukiaren zerbitzariaren (datuak

gordetzen diren tokiaren) arteko datu igorpena segurua denik. Zerbitzu-

hornitzaileak pasagunea eta edukien zerbitzariaren arteko datu igorpena

ziurtatzen du.
Segurtasun ziurtagiriak zerbitzu batzuentzat beharrezkoak izan daitezke, adibidez

bankuen zerbitzuak. Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela edo zure

telefonoan segurtasun ziurtagiri egokia ez duzula jakinaraziko zaizu. Informazio

gehiago jasotzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.

Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software

instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen

arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori

benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du

eskaintzen inolako babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri

zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria

erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri

iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak

onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta ordua

zuzenak direla.

Web arakatzailea 109

background image

Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea

konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela

egiazta ezazu.